Ongi etorri gure 5. Begirale topaketen blogara hemen topaketen inguruko informazio eta argazki ezberdinak topatuko dituzu.

2010/04/23


Kaixo lagunok:

Hasteko, Zorionak denoi begirale topaketetan izandako jarrera eta parte hartzeagatik. Zorionak bai, parte hartzea ezinbesteko tresna delako jendarte honetako errealitatea eraldatzeko. Aukera berdintasuna, kulturartekotasuna eta euskararen balioetan oinarritutako jendarte eredua, hain zuzen ere.

Gure esparrua, aisialdi hezitzailearena, elkarteek egiten duten lana indartzeko ezinbestekoa da, eta hauetan aldiz, gure eragile papera da ezinbestekoa.

Bi urtetako entrenamendu prozesua bukatu dugu. Gure burua, talde lana eta elkarte ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Orain urrats bat gehiago eman behar dugu, errealitate hau zuen inguru hurbilera ekartzeko.

Gure esku dago aurrera bidea irudikatu eta jendarte hau eraldatzea. Irudimena, ilusioa eta indarra dira gure tresna. Animo beraz!!



TXALOTZEN DUGU:

- Topaketetan sortutako erroilo ona
- Parte hartze ona orokorrean
- Espontaneitatea
- Elkartetako aurkezpenak
- Ikasteko prestutasuna
- Pantxikaren lana
- Gaubela
- Euskararen presentzia
- Talde nahasietako giro ona
- Egondako emakumeen indarra

PROPOSATZEN DUGU:


- Goizean eta bazkal ostean ez lokartzeko ahalegina egitea
- Hausnarketetan ahozko parte hartzea handitzea
- Erabiltzen ditugun kantetan, mozorroetan, eta abarretan adi egotea, eta jarrera sexistak, arrazistak, erdaldunak, … ekiditea
- Eta ikasitako guztia praktikan jartzea!

2010/02/05

V. BEGIRALE TOPAKETAK
Martxoak 6-7
Barriako aterpetxean
135 gazte eta 25 dinamizatzaile elkarlanean izango gara!


Elkarlanean aritzeko errespetatuko ditugu:

Elkarrekin ureztatuko ditugu: